Helburua: osasun-emaitzak neurtzeko datu klinikoen bilketa egiten ari diren edo sistematizatu nahi duten pertsonak hori ahalbidetzen duten tresnen garatzaileekin harremanetan jartzea.
Mezu nagusia: gaur egun datu klinikoak ateratzea errazten diguten eta egindako jarduketa medikoen emaitzak ebaluatzeko aukera ematen diguten tresna informatikoak ditugu. Datu horiek biltzeak aukera ematen digu posizionatzeko, beste zerbitzu batzuekin alderatzeko eta gure jarduera etengabe hobetzeko, pazienteei ahalik eta asistentziarik onena eskaintzeko. Gadgetak, formularioak, pazienteek hautemandako emaitzen inkestak eta horretarako behar ditugun tresna guztiak gara ditzagun.
Hartzaileak: osasun-informazioko zerbitzuetako, kalitate-zerbitzuetako eta osasun-zerbitzuetako langileak, emaitzak neurtzeko interesa dutenak.